miércoles, 29 de julio de 2015

AURKEZPENA

FILOSOFIAREN GALDERAK


Gizakiok izatez, jaiotzez, kuriosoak gara. Jakinmina gure izaeraren oinarrizko ezaugarria da. Horrek gizaki bihurtu gaitu eta giza espeziearen eboluzioaren eragile bilakatu da. Inguratzen gaituen errealitatea harrigarria da, misteriotsua,iluna.. Bizi garen errealitatea harritu egiten gaiztuzten gertaera ugari dago: Naturan, gizartean, gizakiarengan...gure baitan. Zergatik? Nola? Zer dela eta? Nola demontre?...


"Gizakiak mirespenak eraginda hasten dira eta hasi izan dira beti filosofatzen" ARISTOTELES

Entzun "Siniestro total" "¿Quienes somos, de dónde venimos, a dónde vamos?


miércoles, 4 de septiembre de 2013

JAKINTZA FILOSOFIKOA


"Filosofia filosofo bakoitzaren giza produktua da eta filosofo bakoitza hezur-haragizko gizakia da, bera bezalako hezur-haragizko beste gizaki batzuei mintzatzen zaien gizakia.Eta egiten duena, egiten duela ere, filosofatu egiten du, baina ez soilik arrazoiaren bidez, baizik eta borondatearen, sentimenduaren, haragiaren eta hezurren, arima guztiaren eta gorputz osoaren bidez. Gizakiak filosofatu egiten du".

M. de Unamuno

martes, 11 de diciembre de 2012

ANIMALIA KULTURALAK

   "Gizakiak munduan kokatzekoduen modua da kultura.Gizartearen baitan ikasitako portaera da.Kultura, azken finean, herrien bizimodua da...Lurralde berean bizi den gizatalde batek sortutako bitartekoa da kultura; ideien, erakundeen, tresnen, hizkuntzaren, lanabesen, zerbitzuen eta sentimenduez bidez sortutako bitartekoa, hain zuzen."
A. Montagu


 IKUSI
SURVIVAL
KULTURA


miércoles, 9 de febrero de 2011

ZORIONTASUNAREN BIDEAK


" Ez da posible zoriontsua izatea zentzuzkoa eta ona izan gabe, beraz gizaki maltzurrak zorigaiztoak dira "
SOKRATES

Zoriontasuna gizaki guztion azken helburua da. Ez dago inor zoriontsua izan nahi ez duenik. Hala ere zoriontsua izateko bide desberdinak daude...
Zure ustez, zein da jorratu beharreko bidea?

ZORIONTASUNA ETA GAZTEAK


EPIKURO