miércoles, 9 de febrero de 2011

ZORIONTASUNAREN BIDEAK


" Ez da posible zoriontsua izatea zentzuzkoa eta ona izan gabe, beraz gizaki maltzurrak zorigaiztoak dira "
SOKRATES

Zoriontasuna gizaki guztion azken helburua da. Ez dago inor zoriontsua izan nahi ez duenik. Hala ere zoriontsua izateko bide desberdinak daude...
Zure ustez, zein da jorratu beharreko bidea?

ZORIONTASUNA ETA GAZTEAK


EPIKURO




lunes, 7 de febrero de 2011

LOGIKA

Proposizio batek gertaera bat adierazten du. Esaten duguna bat badator gertatzen denarekin egiazkoa da proposizioa. Aldiz, esaten duguna eta gertatzen denaren artean desadostasunik badago, orduan proposizioa faltsua da.

"Proposizio baten esanahia ezagutzen dugu egiazkoa edo faltsua dela dakigunean".
"Proposizio baten zentzua bere egia balioa da".
"Edozein proposizio funtsean, egiazkoa ala faltsua da"

L. WITTGENSTEIN

LOGIKA gehiago sakondu nahi izanez gero

http://ntic.educacion.es/w3//eos/MaterialesEducativos/mem2003/logica/

miércoles, 2 de febrero de 2011

ANIMALIA FANTASIADUNA

Izaki arrazoidunak baino areago izaki fantasiadunak gara.
Fantasiak ematen digu sinboloak sortzeko ahalmena.
Sinboloen bidez geure munduari ematen diogu zentzua edo esanahia.
Izan ere, gizakion mundua unibertso fisikoa baino gehiago unibertso sinbolikoa da.
"Hizkuntza-formaz, arte irudiz, sinbolo mitikoz eta erlijio-sinboloz estali du bere burua, eta ingurune artifizial hori behar-beharrezkoa zaio edozer ikusi ahal izateko, edozeren berri jakiteko"
(E. Cassirer)