"Filosofia filosofo bakoitzaren giza produktua da eta filosofo bakoitza hezur-haragizko gizakia da, bera bezalako hezur-haragizko beste gizaki batzuei mintzatzen zaien gizakia.Eta egiten duena, egiten duela ere, filosofatu egiten du, baina ez soilik arrazoiaren bidez, baizik eta borondatearen, sentimenduaren, haragiaren eta hezurren, arima guztiaren eta gorputz osoaren bidez. Gizakiak filosofatu egiten du".
M. de Unamuno


Proposizio batek gertaera bat adierazten du. Esaten duguna bat badator gertatzen denarekin egiazkoa da proposizioa. Aldiz, esaten duguna eta gertatzen denaren artean desadostasunik badago, orduan proposizioa faltsua da.